XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...), ta orregatik eginkizun auek edo eginkizun auetan dabiltzanak bereiztu ditugu nola Erromako Tratatuan sartu izan diran ikastean.

Orainarte ontako eginkizun batean bere erresumatik oste norbaitek ekin nai ba'zuan eragozpide luzeak arkitu ere arkitzen zituan.

a) Tratatuan lansari neurtu bat ez dutenei beren eginkizunak nunai betetzeko askatasuna ta joan diran Laterkidekoen eskubide berberak ta irauteko baimena emana izanen zaie.

Ontaz jarduten dan artikuluan azaltzen da nola Laterkide bakoitzak beste errietakoak beregan bate eragozpenipe ametitzeko moduak egin bear ditun ta batasun osorako duten tartean, ontan sayatu bearko duan, baita ere nola laterkide bakoitzak beste Laterkideko sukursal, agentzi ta antzekoak jartzeko dituan trabak zuzitu bear dituan.

Lege auek, ikusten danez, ez dira gizon bakoitzarentzat bakarrik, gizon askoren ordezko dan langizartekoentzat ere bai.

Elkarrekiko Merkatuaren lurraldetan bizi danak, edozein Laterkideko lantegietan bere azioak (acciones) jarri ditzake, ta gañera lantegi ura dagon Laterrikoen eskubide berberakin.

Baño esandako eginkizunetarako askatasun osoa emana izanatio, eztu onek esan nai Laterkide guztiak lan-legetegi berdin ta bakar bat artuko dutenik, ez.

Laterri bakoitzak bere lan-legetegi bereziarekin dirau.

Ori bai, Elkarrekiko Merkatuaren lurraldetan dagona ta Laterkide baten seme izanezkero, dagon tokian tokikoen eskubideak izango ditu.